EUROPAKO ERLIEBEA
Europako erliebea asko aldatzen du leku batetik bestera. Erliebean hurrengo ezaugarriak kontuan hartu beharko dituzu:
Europako
mapa begiratzen baduzu, kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu.
Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen dira eta urez inguraturik
gelditzen dira ea leku guztietatik. Dakizunez lur zati horiek penintsulak dira, eta haien artean hauexek dira aipagarrienak : Eskandinavia, Jutlandia, Iberiar, Italia, Krimea, eta Balkandar penintsula.
Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da:Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…
Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira, artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
a) EUROPAKO MENDIAK ETA MENDIKATEAK
Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi eta Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviako mendiak (alpeak), Ural mendiak, Erdialdeko mendigunea (Mazizo zentrala), Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak, Balkanak, Kaukaso mendiak, Dinariar alpeak ... dira.
Europako mendiak:
Informazio gehiago:
Europako mendikateak:
me aburro
ResponderEliminar